Datuen babeserako politika honek arautzen du, helbide soziala Done Bikendi kaleko 8an, II. Albia Eraikineko 4. solairuko B Eskuineko Bulegoan (48001 Bilbo) duen Energiaren Kluster Elkartearen (IFK: 648 88 88 95) www.clusterenergia.com Interneteko atariko zerbitzuaren erabilera.
Titularrak interesdunarengandik zuzenean eskura ditzakeen izaera pertsonaleko datuak modu konfidentzialean tratatuko dira, Energiaren Kluster Elkartearen titulartasuneko tratamendu-jarduerari erantsita.
Erabiltzailearekiko harremanak nahiz informazio-lanak mantendu eta kudeatzea da Energiaren Kluster Elkarteak datu horietaz egin beharreko tratamenduaren helburua.
Erabiltzaileak, jakinaren gainean dagoela, ontzat hartuko du webgune honetan sartzeak ez dakarrela inondik inora Energiaren Kluster Elkartearekiko merkataritza-harremanik hasterik. Titularrak ez du bere gain hartuko atari honetarako sarbidea ematen duten hirugarrenen webguneen legezkotasunaren gaineko erantzukizunik. Era berean, ez du erantzukizunik hartuko webgune honetan lotuta edo estekatuta egon daitezkeen hirugarrenen webguneen legezkotasunagatik.
Energiaren Kluster Elkarteak webgunean egokitzat jotzen dituen aldaketak aurretiaz jakinarazi gabe egiteko eskubideari eutsiko dio, bertan jasotako edukiak eta zerbitzuak aldatuz, ezabatuz edo gehituz, baita horiek aurkezteko edo zerbitzarietan antolatzeko modua ere.
Titularrak ez du bere gain hartuko webgunean argitaratutako informazioaz hirugarrenek egin dezaketen erabileraren inguruko erantzukizunik, ezta informazio horren erabilerak zuzenean nahiz zeharka eragin ditzaketen kalteen gaineko erantzukizunik.
Datu pertsonalak babesteko indarrean dauden 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan (DBEO) eta Datu Pertsonalak Babestu eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera, Energiaren Kluster Elkarteak jakinarazi nahi du web-formularioen bitartez jasotako datu pertsonalak erakunde honek eta erakunde honexentzat sortutako izaera pertsonaleko datuen fitxategietan sartuta daudela, Energiaren Kluster Elkarteren ardurapean, erabiltzailearekiko harremanak mantendu eta kudeatzeko eta informazio-lanak egiteko. Erabiltzaileak berariazko baimena ematen du haren datuak aipatutako fitxategietan sar daitezen eta Energiaren Kluster Elkarteak haren interesekoa izan daitekeen informazio komertziala bidal diezaion. Baldintza orokor hauek onartzean, Energiaren Kluster Elkarteak zerbitzuak emateko nahitaezko dituen datuak eskatuko dizkio erabiltzaileari.
Erregistroko formularioa betetzea nahitaezkoa da webgunean eskainitako zenbait zerbitzutarako sarbidea izan eta horietaz baliatzeko. Eskatutako datu pertsonalak ematen ez badira edo datuak babesteko politika hau onartzen ez baldin bada, ezinezkoa izango da izaera pertsonaleko datuak eskatzen diren sustapenetan izena ematea, erregistratzea edo parte hartzea.
Energiaren Kluster Elkarteak ez die erabiltzaileen datuen lagapenik egingo hirugarrenei.
Edozein pertsonak izango du haren datuen gainean egindako tratamenduen egiaztapena lortzeko eskubidea.
Erabiltzaileek edozein unetan baliatu ahal izango dituzte datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta horien aurka egiteko eskubideak, baita tratamendua mugatzeko, portabilitatea egiteko eta datuen tratamendu automatizatu soilean oinarritutako erabakien helmuga ez izateko eskubideak ere, 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan (DBEO) eta Datu Pertsonalak Babestu eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aitortutakoaren harira.
Eskubide horiek erabiltzaileak balia ditzake zuzenean edo legezko nahiz borondatezko ordezkari baten bitartez, eta horretarako, jakinarazpena bidali behar du mail@clusterenergia.com helbide elektronikora, edo posta arruntaren bidez, Done Bikendi kaleko 8ra, II. Albia Eraikineko 4. solairuko B Esk. bulegora (48001 Bilbo).
Erabiltzailea da sartutako datuen egiazkotasun eta zuzentasunari buruzko arduradun bakarra, eta ondorioz, Energiaren Kluster Elkartek ez du horien gaineko ezein erantzukizunik. Nolanahi ere, erabiltzaileei dagozkie emandako datu pertsonalen zehaztasun, indarraldi eta egiaztatasunari buruzko bermea eta erantzukizuna, eta behar bezala eguneratzeko konpromisoa dute. Erabiltzaileak erregistratzeko edo izena emateko formularioan informazio osoa eta zuzena eman behar duela onartzen du.
Energiaren Kluster Elkarteak ez du informazioen egiazkotasunari buruzko erantzukizunik, elaborazio propiokoa ez bada edo beste iturriren bat aitortua badu, eta ondorioz, ez du bere gain hartuko informazio horren erabilerak ekar ditzakeen balizko kalteen gaineko ezein erantzukizunik.
Energiaren Kluster Elkarteak webguneetan jasotako informazioa eguneratu, aldatu edo kentzeko eskubidea du, eta informazio horretarako sarbidea mugatu edo debekatu ahal izango du. Energiaren Kluster Elkarteak ez du inongo erantzukizunik izango, taldearen kanpoko iturrien informazioan agertutako huts, oker edo akatsen ondorioz erabiltzaileak jasan dezakeen ezein kalteren gainean, informazio hori Energiaren Kluster Elkarteak emandakoa izan arren.
Energiaren Kluster Elkarteak ez ditu cookieak erabiltzen erabiltzaileei buruzko informazioa biltzeko, eta ez ditu erregistratzen sarbideko IP helbideak.
Gure zerbitzuren batzuk beren-beregi adingabekoei zuzendutakoak balira, Energiaren Kluster Elkarteak gurasoen edo tutoreen baimena eskatuko du datu pertsonalak biltzeko edo, hala badagokio, datuen tratamendu automatizatua egiteko.
Energiaren Kluster Elkartearen webguneetan txertatutako estekek (linkek) informazioa ematea dute helburu bakarra, eta ez dute esan nahi ezein kasutan horiei buruzko iradokizuna, gonbidapena edo gomendioa egiteko asmorik dagoenik.
Datu pertsonalak beren horrexetan gordeko dira bildu izanaren helburua betetzeko behar den denboran eta helburu horren ondorioz sor litezkeen balizko erantzukizunak zehaztu ahal izateko.
Erabiltzaileak datu pertsonalak babesteko baldintzei buruzko informazioa jaso duela aitortzen du, eta Energiaren Kluster Elkarteak datu horien tratamendu automatizatua egin dezala onartu eta baimentzen du, datuen babesari buruz politika honetan adierazitako moduan eta helburuen arabera. Kontuan izan atarian eskainitako zenbait zerbitzuren baldintza partikularrek datuen babesari dagozkion berariazko aurreikuspenak izan ditzaketela.
Webguneen eduki, diseinu grafiko eta kodeen jabetza intelektualari dagozkion eskubideak Energiaren Kluster Elkartearen titulartasunekoak dira, eta ondorioz, jatorria aipatuta ere, debekatuta daude horien erreprodukzioa, banaketa, komunikazio publikoa, eraldaketa edota webguneen edukiekin egin daiteken beste edozein jarduera, baldin eta Energiaren Kluster Elkartearen idatzizko baimenik ez badute. Enpresaren webguneetan bildutako izen komertzialak, markak eta bestelako ikur bereizgarriak dagozkien titularren jabetzakoak dira eta legeak babesten ditu.
Oro har, Energiaren Kluster Elkartearen eta webgunean eskainitako zerbitzu telematikoen erabiltzaileen arteko harremanak Espainiako legeriari eta jurisdikzioari atxikita daude.
Alderdiak legez legokiekeen foruari berariaz uko egin eta Bilboko epaitegi eta auzitegien mende jarriko dira kontratu-baldintza hauek interpretatu edo gauzatzean sor litekeen edozein desadostasun konpontzeko.